Aisialdiaz aritzeko tailerra eginen dute Bortzirietako gurasoekin

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 15a, 19:00

Urtarrilaren 23an izanen da Etxalarren eta aitzinetik izena eman behar da

Gurasotasunean jarduteko trebeziak aberasteko, sustantzien kontsumoen gaiari heziketa tresna pertsonal gehiagorekin aitzina egiten laguntzeko eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasi eta entzuteko espazioa eskaintzeko tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

Aisia eta denbora librea izanen dituzte hizpide Etxalarren urtarrilaren 23an eginen duten hitzorduan. 17:00etan hasiko da, kultur etxean, gaztelaniaz izanen da eta hezitzaile batek zuzenduko du. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 636 22 36 59 telefonora deituz edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatziz. Gutieneko kopurua biltzen ez bada, tailerra bertan behera geldituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun