Neskekin, platoan, Jon Garate, Marta Elvira eta Ainhoa Sanchez egongo dira. Jon Garatek, beste behin, Goenkalek esana atalean, Euskal Telebistako telesail mitikoaren bitxikeriak kontatuko ditu. Marta Elvira, berriz, potilleatzera joan da Lesakara, eta Beti Gazte sokatira taldekoen sekretuak ezagutzeko aukera izan du. Azkenik, Ainhoa Sanchez Barakaldora joan da, eta emakume futbolarien kromoak egiten dituen Iker Iglesiasekin hitz egiteko aukera izan du.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.