Bart arratsean Larhun magalean izandako sua nahita piztutakoa izan dela adierazi du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 15a, 08:35

Kaule auzoan gertatu da, Egiburu inguruko basoan

Atzo 19:15 aldera piztu zen eta 23:30 aldera itzalitzat jo zuten Berako suhiltzaile boluntarioek eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileek. Gaua han pasatu dute azken horiek baina berriz piztu dela adierazi dio Aitor Elexpuru Berako alkateak Ttipi-Ttapari. Ez hori bakarrik «nahita» piztutakoa izan dela azaldu du eta ez dela lehenbiziko aldia: «azken boladan haizea dagoenean behin baino gehiagotan piztu dute nahita sua eta kezkatuak gaude». Sasia da erre dena baina udalaren ustez, «helburua min egitea da, ez larrea erretzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun