Urte hasieran Arantzan erre zen Simonenborda baserriaren alde dirua biltzeko kontu zenbakiak ireki dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 15a, 09:30
Simonenborda baserria ilbeltzaren 3ko arratsean erre zen.

Joan den ilbeltzaren 3ko arratsean erre zen Eguzkialdeko Simonenborda baserria. Kalte materialak handiak izan zirenez, geroztik horri buelta eman nahian ari dira. Joan den asteburuan, erraterako, auzolanean hainbat lagun aritu ziren hondakinak biltzen. Bertzalde, bi kontu zenbaki ere ireki dituzte lagundu nahi duenak aukera izan dezan. Modu batera edo bertzera lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Simonenbordako familiak.

Ireki dituzten bi kontuak hauek dira:

  • Rural Kutxa ES12 3008 0086 2341 4342 3715  
  • CaixaBank ES69 2100 5382 3002 0002 5423.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun