Fraindarrak taldearen 50. Urteurrena ospatzeko bazkaria eginen dute otsailaren 24an

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 13a, 19:00
Fraindarrak taldeak 50 urte beteko ditu Lesakako inauteriak girotzen.

Kattun eginen duten bazkarirako txartelak urtarrilaren 31ra bitarte salgai daude eta mende erdi honetan taldearekin atera diren guztiak gonbidatu dituzte

 

Fraindarrak taldeak berrogeita hamar urte beteko ditu Lesakako inauterietako astelehen eta asteartean ateratzen hasi zenetik. Mende erdia ospatzeko bazkaria antolatu du otsailaren 24an Kattun eta 50 urte hauetan taldean atera diren guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Bazkarirako txartelak 40 eurotan salgai izanen dira urtarrilaren 31 bitarte Arrano ostatuan, Telletxea argazki-dendan eta Haizea kafetegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun