Ttikienentzat eskalada tailerra eta orientazio-proba egin dute Berako XIII. Mendi Egunean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 13a, 11:02

Berako XIII. Mendi Egunaren baitan, arratsaldeko Santa Barbarako igoera baino lehen, larunbat goizean Berako Toki Ona kiroldegian eskalada tailer bat egin zen eta 130 haur inguruk parte hartu zuten. Talde ttikitan banatuta, eskaladarekin lotutako hainbat jarduera (boulderra, rappela, tirolina, etab.) egin ahal izan zituzten. Aurten, lehenengo aldiz, haur eta nerabeentzako orientazio-proba bat ere egin zen. Bost laguneko taldetan banatuta, mapa eta iparrorratz batekin Berako hainbat leku kokatu eta esaldi bat osatzeko pistak aurkitu behar izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun