'Zizelkariak' dokumentala urtarrilaren 26ra gibelatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 11a, 10:00

Igande honetan eskaintzekoa bazuten ere, bi aste gibelatu dute Topatuk egin duen dokumentala. Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa ematen dien dokumentala da eta egileen artean daude Garazi Conde eta Maddi Ane Txoperena lesakarrak. Harriondoko Txokobikon eskainiko dute, 18:00etan, eta ondotik Conde eta Txoperenarekin solasaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun