‘Ardiak eta otsoak’ filma eskainiko dute urtarrilaren 12an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 9a, 13:00
'Ardiak eta otsoak' filma ikusteko aukera izanen da igande arratsaldean Harriondoan.

Igandean 16:30ean Harriondoa Kultur Etxean

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Urtarrilaren 12an eginen dute urte honetako lehen emanaldia eta 16:30ean Ardiak eta otsoak eskainiko dute. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun