Lesakako Abesbatzak, sortuz geroztik dituen hogeita hamazazpi urteetan ohi bezala, musika jarduera desberdinak egiten ditu egun hauetan.
Azaroaren 16an Iruñeko Juslarrotxa entzunaretoan emandako kontzertuarekin hasi zen, Nafarroako Abesbatzen zikloaren barrenean (hau Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du eta Abesbatzen Federazioak antolatu). Ondoko astean, Santa Zezilia ospatzeko, Lesakako soinulariak, trikitilariak, txistulariak eta Lesakako Musika Bandarekin batera parte hartu zuen, urte horretan azken talde honek antolatutako ekintzetan. Abenduaren 15ean Aiegiko elizan jardun zuen, herri horretako Abesbatzak lehendik Lesakara egina zuen bisitaren ordainetan.
Eguberrietan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an Lesakako elizan egindako mezetan abestu zuen; abenduaren 28an Andra Mari egoitzara urteroko bisita egin zuen eta han Errege eguneko mezan kantatu ere egin zuen; abenduaren 31n egiten den kalejiran parte hartu zuen, baita Errege Magoen kabalkadan ere.
Interesa duen orok abesbatzaren informazio gehiago eskura du haren web orrian: https://lesakako-abesbatza.wixsite.com/lesaka2.