Sute Elkarteko batzarra eginen dute urtarrilaren 12an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 8a, 08:30
Etxalarko Sute Elkarteak 2011n egindako ikastaro bateko irudiak.

Igande goizeko hamarretan eginen dute Kultur Etxean eta su-itzalgailuen errebisioa ekainean eginen dute

Urtarrilaren 12an, igandean 10:00etan Kultur Etxean Sute Elkarteko batzar orokorra eginen dute. Gogorarazi behar da, mendiko suak itzaltzeko pala bereziak baserrietako ondorengo ordezkariek dauzkatela: Urritzokietan, Zamudieneko bordan; Larrapil-Sarrikun, Iturraldeko bordan; Lakain-Apezborron, Arrineko bordan; Orizkin, Tolareko bordan; Lurriztiederran, Goinetxegaraian, eta Gorosurretan, Maisterreneko bordan. Aitzineko urteetan erositako su itzalgailuen errebisioa ekainean eginen dute Kultur Etxeko arkupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun