Arantzako Simonen borda erre da bart gauean

Ttipi-Ttapa 2020ko urtarrilaren 4a

Eguzkialdea auzoko baserria kiskalia gelditu bada ere, ez da zauriturik izan

Bart gauean gertatu da. Baserrian bizi ziren bi adinekoak izan dira ezbeharraren berri auzotarrei eman dietenak eta hauek 21:45 aldera deitu dute Larrialdi Zerbitzuetara. Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileekin batera, Lesakako suhiltzaile boluntarioak aritu dira sua itzaltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun