Dantza afrikarrek eta danbor hotsek girotu dute Bera

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 30a, 16:30

Joan den ortzirale arratsaldean danborrek girotutako dantza afrikarren ikuskizunaz gozatu zuten beratarrek. Jende dezente joan zen emanaldira eta bertan izan zirenek «ikusgarria» izan zela adierazi dute. Emanaldia bukatu zenean borondatearen truk danbor baten zozketarako txartelak banatu zituzten eta Edurne Garro Dozagarati egokitu zitzaion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun