‘IlusionArte’ emanaldia eskainiko dute Javier eta Ancak ortziralean 17:00etan Kultur Etxean, Bortzirietako Guztiok elkartearen alde
Bortzirietako Guztiok elkartearen alde, ‘IlusionArte’ magia ikuskizun solidarioa eskainiko dute Javier eta Ancak urtarrilaren 3an, ortziralean 17:00etan hasita Berako Kultur Etxean. 75 minutuko emanaldia publiko guztientzat egokia da eta euskaraz eskainiko dute. Bortzirietako Guztiok Elkarteak, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatutako saiorako sarrera 5 euro ordaindu beharko dute helduek eta 3 euro haurrek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.