Bortzirietako taldekako XXI. bertso lehiaketa ilbeltzaren 4an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 3a, 14:00

Bortzirietako taldekako txapelketaren 21. edizioa urteko lehen larunbatean eginen dute.

Lehen kanporaketa eta finalerdia Beran eginen dute eta bigarren finalerdia eta finala Lesakan

 

Bortzirietako bertso eskolak hogeita batgarren aldiz antolatutako taldekako lehiaketa jokatuko da ilbeltzaren 4an. Aurten ere, datorren larunbatean 12:00etan hasita Berako Xugan jokatuko den lehen fase irekiaren ondotik, sailkatzen diren lehen hamabi bertsolariekin, hiruna bertsolariko lau talde osatuko dituzte.

Lehen finalerdia Berako Katakun eginen dute 17:00etan eta bigarrena Lesakako Haizeguan 18:30ean. Finalerdietan nagusitzen diren bi hirukoteek finala Lesakako Arrano ostatuan jokatuko dute. 21:00etan afaria eginen dute eta ondotik finala. Afarirako txartelak 15 eurotan  eros daitezke. Izena emateko bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 618 96 30 11 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun