Nafarroako Trikitixa Elkarteak eta Lesakako trikitixa taldeak antolatu dute jaialdia, Lesakako udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz. Sarrerak eskura daitezke Zialdo ostatuan eta Oninart-en edo erreserba bidez nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com helbide elektronikoan 12 euroren truke. Ondotik afaria izanen da Irubiden (20 euro).