Urtezahar egunean mendi-bizikleta ibilaldia antolatu dute aurten ere Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 27a, 19:00
Joan den urtean Beran egin zuten mendi-bizikleta ateraldia.

Katea-Bike dendatik abiatuko dira astearte goizeko bederatzietan

 

Laugarren urtez, Urtezahar egunean mendi-bizikleta ateraldia antolatu du Berako Katea Bike bizikleta dendak. Irteera dendako ataritik eginen dute, abenduaren 31n, asteartean 09:00etan. Handik Ibardinera joanen dira eta bertan, Mendiko jatetxean gosaria izanen dute. Apuntazeko Katea Biken dagoen zerrendan eman behar da izena, 20 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun