Lesakarren ondotik sailkatu ziren Ibarra B, Gaztedi, Ibarra A, Berriozar, Bizindar B, Antsoain eta Bizindar A.
Gisa honetara, Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako txapel guztiak irabazi ditu Beti Gaztek, emakumezkoen bi kategoriak, gizonezkoen bi kategoriak eta mistoa. Urte berriarekin batera, urtarrilaren 11n abiatuko den Euskal Herriko zortzinakako txapelketarako indarra emanen die, baita ondotik, otsailaren 19tik 23ra Irlandako Letterkenny hirian jokatuko den Munduko txapelketarako.