Gregorio, Beñat eta Andoni Mitxelena aita-seme akordeoilarien doinuek lagunduta, Olentzero bizkarrean hartuta, herrian barna kantari aritu ziren aranztarrak astearte arratsaldean. Plazarako bidean, herriko gazteek lagunduta egin zuten Olentzero eta Mari Domingik herrira bisita. Plazan elkartu ziren denak, eta bildutakoek, meriendatu bidenabar, eguneko bi protagonistekin solas egiteko aukera izan zuten. Arratsaldea Andoni Maziozior eta Oihana Amorosen kantaldiak borobildu zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.