Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 26a, 13:00
Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketan parte hartu duten pilotari gehienak, sari banaketaren ondotik.

Sariak ematen izan zen Erik Jaka pilotari profesionala abenduaren 21ean

Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten abenduaren 21ean Etxalarren.

  • Kimuak A mailan, Lesakako Ainitze Martinezek eta Aimar Otxandorenak 18-14 iabazi zieten Berako Aingeru Etxegarai eta Ander Pagolari.
  • Ttikiak mailan, Etxalarko Erik Igoak eta Unai Irazokik 18-6 irabazi zieten Arantzako Aner Mariezkurrena eta Iker Altzuriri.
  • Umeak mailan, Berako Xabat Mikelperizenak eta Lesakako Enaitz Bereauk 18-16 irabazi zieten Arantzako Aritz Iparragirre eta Ander Etxegarairi.
  • Kimuak B mailan, Arantzako Saioa Etxegarai eta Kattin Madariagak 18-17 irabazi zieten Lesakako Ainitze Martinez eta Oier Sarrias-i.
  • Haurrak mailan, Etxalarko Lander Lasagak eta Arantzako Ekai Madariagak 18-14 irabazi zieten Legasako Koldo Lakar eta Igantziko Eukeni Etxenikeri.
  • Kadete mailan, azkenik, Berako Andde Maritorenak eta Jon Pagolak 22-13 irabazi zieten Lesakako Oier Orbegozo eta Gazteluko Joseba Telletxeari.

Finalen ondotik sariak banatu zituzten eta sari-banatzaile lanetan aritu zen Erik Jaka pilotari profesionala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun