Eguberriak 2019

Eguraldi bikaina lagun Beran karrikaz karrika ibili dira Olentzero eta Mari Domingi

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 26a, 11:00

Abenduaren 24an menditik jautsi ziren Olentzero eta Mari Domingi eta hainbat jende esperoan zuten Berako Herriko Etxeko plazan, ttikienek eskutitzak eskuetan zituztela. Ondotik karrikaz karrika ibili ziren, eguraldi bikaina lagun. Arratsean Gure Tokoako Olentzeroa ere atera zen, hemen ere parte-hartzaile aunitzekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun