Eguberriak 2019

Elkarrizan elkarteko boluntarioek Berako Zahar Etxekoekin irteera egin dute Eguberriak ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2019ko abenduaren 24a

Eguberrietako besta egitera Lagun Handiak Elkartera joan ziren atzo.

Astelehenero Elkarrizaneko boluntarioek Berako Zahar Etxekoekin irteera egiten dute. Atzo Lagun Handiak Elkartera joan ziren eta Eguberrietako ospakizun-besta egin zuten umore ederrean. Elkarrizanetik jakitera eman dutenez, boluntario gehiagoren bila segitzen dute. Interesa dutenek 948 635 036 telefonora deituz edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatziz jar daitezke eurekin harremanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun