Igogailua paratu dute Berako Musika Eskolan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 20a, 18:00
Berako alkatea eta Isidoro Fagoaga Musika Eskolako irakasleak, igogailu berrian.

Zenbait azpiegitura lan egiten ari dira Beran. Horietako bat, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako igogailuarena da. Berriki estreinatu dute eta Musika eskolan kontent daude «Olentzerok aitzinetik utzitako opariarekin». Argazkian, Aitor Elexpuru alkatea eta Musika Eskolako irakasleak ageri dira. Bertze aldetik, Musika Eskolak eskerrak eman nahi die Eguberrietako kontzertua antolatzeko laguntza eman zutenei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun