Elutxa txarangak gala-afaria antolatu du abenduaren 27rako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abe. 20a, 11:00
Elutxa txarangako kideekin batera, hainbat lagunek parte hartu zuten 2018ko gala-afarian.

Hilaren 22ra arte eman daiteke izena Lesakako Kasinoan eginen duten otordurako

Joan den urte bukaeran egin zuen bezala, aurten ere gala-afaria antolatu du Elutxa txarangak Lesakako Kasino jatetxean. Abenduaren 27an, ortziralean izanen da, baina izena emateko epea abenduaren 22an bukatuko da, Txinelka zapata-dendan eta Izarra okindegian.

Heldu den ortziralerako egitarauari dagokionez, 18:00etan txaranga-poteoa izanen dute, Jubilatuetatik hasita. 20:30ean cocktel musikatua eta 21:30ean afari deluxa. Menuaren prezioa 30 eurokoa izanen da eta cocktela Elutxa txarangaren kontura izanen da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun