Ekitaldia hasteko, Peio Añorga ipuin-kontalariak zenbait istorio kontatu ditu eta musika lagun, dantzan ere paratu ditu Lesakako idazle ttikiak.
Sariei dagokienez, 3. eta 4. mailako ikasleak biltzen zituen A mailan, lehenbiziko saria Enaitz Bereau Irigoienek eskuratu du “Admes eta Adonis buzeatzen” idazlanarekin, bigarrena Ekaitz Irazoki Mendizabalek “Hostozko behia” ipuinarekin eta hirugarrena Aroa Arozena Tapiak, “Animaliak desagertu dira” ipuinarekin.
B mailan, (5. eta 6. mailak) lehen saria Mikel Urdangarin Tabernak eskuratu du, “Azal zuriko beltzarana” ipuinarekin; bigarren saria Olarixu Urra Yecorak eskuratu du “Familiaz familia” idazlanarekin eta hirugarrena June Salgado Solok, “Ametsak egi bihurtzen dira” idazlanarekin.
Neska-mutikoek liburu batzuk jaso dituzte sari bezala. Horretaz gainera, bertze liburu batzuk ere zozketatu dituzte abenduaren 19ko sari banaketan izan ziren partehartzaileen artean. Ladis Satrustegi alkatea izan da sariak banatzen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!