16:30ean Ninjago emanen dute haurrentzat eta 18:00etan, Mustang (16 urtetik goitikoentzat)
Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Abenduaren 29an eginen dute urte honetako azken emanaldia. 16:30ean Ninjago eskainiko dute eta 18:00etan Mustang, 16 urtetik goitikoentzat. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.