Larunbatean eta igandean, 15:00etan txondorra dagoen tokian ibiliko da Olentzero eta 17:00etan jolastokira hurbilduko da. Sarrera dohainik izanen da.
Bertzalde, abendu osoan txondorra piztua dute Irrisarri Landen, eta hortik aterako dute hurrengo urterako ikatza. Abenduaren 30a arte irekita egonen denez, egunero, 16:30ean, bisitariek egiazko ikazkinen eskutik txondorraren inguruko sekretuak ezagutzeko aukera izanen dute, gaztainak jan bidenabar.