Beran muxikoak ikasten ari den taldeak mahaiaren bueltan borobildu du lehenbiziko hiruhilekoa

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 18a, 11:15

Joan den irailaz geroztik, asteartero 60 bat lagun biltzen dira Beran Mikel Iturria irakasle dutela muxikoak ikasteko. Atzo, berriz, hirulekoa borobildu eta Eguberrietako oporrak hartzeko,  meriendatzeko bildu ziren Zubiondo jatetxean. 50 lagun inguru elkartu ziren eta irakasleari eskerrak emateko aprobetxatu zuten aukera. Urtarrilean hasiko dira berriz astearteroko hitzorduarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun