Talde nahiko berria den arren, 2015ean sortu zuten, ehunka jaialdi eta klubetan arituak dira dagoeneko. Jean Vernheres saxofoi-jotzaileak, Christian Tonton Salut bateria-jotzaileak, Cyril Amourette gitarra-jotzaileak eta Herve Saint Guirons teklatu-jotzaileak osatzen dute The Soul Jazz Rebels taldea.Blues eta jazz musika erraietan dute taldekideek eta pasioa nabari da sortzen dituzten abestietan eta eskaintzen dituzten zuzeneko emanaldietan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!