Patxi Vila Movistar Team taldeko kide izanen da 2020tik aitzinera, errendimenduaren arduradun gisa. Halaxe jakinarazi zuen atzo taldeak. Beratarra txirrindulari profesionala izan zen, hamarkada batean, iBanesto.com (2001-2002), Lampre (2003-2008) eta De Rosa (2011-2012) taldeetan, eta teknikari moduan esperientzia handia izan du txirrindulari handien ondoan, Tinkoff (2015-2016) eta Bora-Hansgroheko (2017-2019) staffetan, baita Specialized markako errendimendu-espezialista ere (2013-2014).
«Urte hauetan guztietan, txirrindularia izan aitzinetik, bai nire kirol-ibilbidean, bai egungo alderdi tekniko honetan, Movistar izan dut erreferentzia gisa», azaldu du Berako teknikariak. «Etxeko taldea da, eta han ibiltzen ziren nire idoloak, hala nola Perico Delgado edo Miguel Indurain. Hiru urte ederrak igaro ditut Bora-Hansgrohen taldean, proiektuaren alderdirik kirol-zaleena babestuz, eta, une honetan, Movistarren dugun aldaketa sakoneko une honetan, itzultzeko unea zela pentsatu dut», adierazi du.