Carlos Nuñez, Xurxo Nuñez, Pancho Alvarez, Jon Pilatzke eta Itsaso Elizagoien taldeko musikari etxalartarraz gain, bertze hainbat gonbidatuk parte hartu zuten: Jorge Prada gaitarekin aritu zen, Irune Elizagoien etxalartarra panderoarekin eta Karlos Subijana albokarekin. Elizagoien ahizpak ez ziren kontzertuan parte hartu zuten etxalartar bakarrak izan, herriko trikitilariek eta abesbatzak ere euren ekarpen dotorea egin zuten.
Emanaldi bukaeran, taldekideek, tartean Elizagoienek, esker oneko hitzak izan zituzten kontzertua Etxalarren egiteko lan egiten dituzten herritarrentzat, eta bereziki, Pello Apezetxea Etxalarko apezari eskerrak eman nahi izan zizkioten, eliza uzteagatik.