Punturik eta IATrik gabe, telefonoz solasean zihoan eta alkohol eta droga probetan positibo eman duen gidari bat geldiarazi dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 18:13

Hiru eta lau urteko bi haur zeramatzan autoan. Argazkia: Foruzaingoa.

Elizondoko komisariako foruzainek gidari bat inputatu dute Bortzirietan, alkoholemia-tasa gainditu eta punturik gabe gidatzeagatik. Era berean, 3 eta 4 urtetik beheitiko bi adingaberekin haur-atxikipeneko sistemarik gabe zirkulatzeagatik, drogetan positibo emateagatik, IAT pasatu gabe izateagatik eta telefono mugikorrarekin hizketan ibiltzeagatik ere salatu dute. Azkenik, bide publikoan marihuana eramateagatik lege organiko bidez zigortzeko ere proposatu diote agintaritzari. Guztira, zazpi arau-hauste leporatu dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun