Gure Txokoa dantza taldean izena emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 17a, 13:00
2020an sei urte edo gehiago dituen edonork eman dezake izena.

Dantzan bezalaxe, arin-arin ibili beharko du Gure Txokoa dantza-taldeko kide izan nahi duenak. Izena emateko epea abenduaren 20an bukatuko da eta 2020an sei urte edo gehiago beteko dituen edonork eman dezake izena. Zerrendak urtero berritzen direnez, «aurten dantzetan ibili direnek ere, jarraitu nahi badute» izena eman beharko dutela jakinarazi dute. 

Izena emateko bi bide jarri dituzte eskura: Gure Txokoa Elkartearen webgunean sartzea  edo interneten zintzilikatu duten galdetegia betetzea.

Dantza ikastaroa dohainik izanen da, baina nahitaezkoa da Gure Txokoa Elkarteko bazkide izatea. Informazio gehiago nahi duenak abenduaren 18an, 19:00 aldera Iamotenean, Gure Txokoara joanda edo guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera idatzita eskura dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun