Heriotza eta dolua izan dituzte hizpide Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 15:00

Aitzineko urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere Aulki Hutsa hitzaldia egin dute Beran, Izarra Tanatorioak antolatuta. Eguberrien atarian egin ohi dute solasaldia, «normalean mahai baten inguruan elkartzen garelako festak ospatzeko» eta «etxe guztietan aulki hutsen bat» izaten delako. Hala, «aulki hutsa gogoratu eta omeneldi ttiki bat eginez, bizitzaz, heriotzaz eta doluaz» mintzatu dira.

Ortzegunean eskaini zuten solasaldia. Izarrako Mikel Idoatek egin zituen aurkezle lanak, eta gaian adituak diren Mirentxu Goienetxek eta Ainhoa Arburuak eman zituzten azalpenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun