Euskararen esperientziatik abiatuta munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen diharduen Garabide Elkarteak eskaini zuen dokumentala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta. Bezperan, Elizondon ere ikusteko aukera izan zuten. Berako kasuan, Mankomunitateko lehendakaria den Leire Mitxelena Gamiok aurkezle lanak egin zituen eta ondotik, Garabide Elkarteko Maialen Sobrino elizondoarrak hartu zuen hitza.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!