Asteburu honetan ere Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako bi txapel lortu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 13:00

Emakumezkoen 260 kilotan eta gizasemeek 300 kilotan irabazle suertatu dira Berriozarren

Euskal Herriko launakako sokatira txapelketan, emakumezkoen 260 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko finalak jokatu ziren abenduaren 14an Berriozarren eta bietan Beti Gazte suertatu zen txapeldun. Argazkiak: Jose Mari Irazoki (Xagu)

Emakumezkoetan, aitzineko bi jardunaldietan bezala, jaun eta jabe izan ziren lesakarrak eta tiraldi guztiak irabazita lortu zuten txapela janztea. Badaiotz, Gaztedi, Ibarra, Txantrea eta Badaiotz B sailkatu ziren ondotik.

Laukote txapeldunean, Aitziber Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Oihana Mindegia eta Ainhoa Ubiria aritu ziren, Eneko Saldias erakusle zutela. Maialen Lopez, Maria Iantzi eta Amaia Leiza ere aritu dira txapelketan zehar.

Gizasemeetan zalantza gehiago zituzten lesakarrek. Ligaxkako bi jardunalditan bigarrenak izanak ziren, Ibarraren gibeletik, baina finalean bere onena eman eta tiraldi guztiak irabazita lortu zuten txapela, Ibarra, Ñapurrak, Berriozar, Gaztedi eta Antsoain gibelean utzita.

Finaleko lehen hiru tiraldietan Joxe Angel Mitxelena, Beñat Ordoki, Iñigo Altzugarai eta Gerardo Telletxea aritu ziren, eta azken hiruetan Beñardo Iantzik ordezkatu zuen Joxe Angel Mitxelena lehenugusua. Paskual Taberna izan zuten erakusle.

Beraz, orain arte, jokatu diten lau txapelak lortu ditu Beti Gaztek; emakumezkoen 240 eta 260 kilotan eta gizonek 320 eta 300 kilotan. Orain, abenduaren 21ean Artziniegan (Araba), txapelketa mistoan ere parte hartzekoak dira, 280 kiloko kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun