45 bat lagun elkartu ziren Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatuta igande arratsaldean Berako Beralandetan egin zen Kontrako eztarritik mahai-inguruan. Hamabortz bertsolari elkarrizketatuz Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak idatzitako Kontrako eztarritik liburua izan zuten oinarri eta Alberdirekin batera, Onintza Enbeita elkarrizketatutako bertsolarietako bat eta Ainhoa Aranburu izan ziren hizlariak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.