Doneztebeko behategian azken 24 orduotan 110 litroko prezipitazioak izan dira eta Beran 70 litro neurtu dituzte. Bidasoan ez ezik, Urumea aldean ere erne ibiltzeko adierazi dute eta Endarlatsako estazioan alerta gorria ezarri dutela gogorazi dute Nafarroako Gobernutik.
Berako Zubixabal inguruan ura garajeetan sartu da eta karrikan zeuden hainbat auto ere kaltetu dira.
Igantziko Bentatik Igantzi eta Arantzarako bidean hainbat tokitan erortzak izan dira eta putzuak daude.
Lesakako zubitik Lesakarako bidean hainbat zuhaitz errepidera erori dira eta auto ilarak sortu dira. Txandakako pasabidea ematen ari dira eta autoak mantso-mantso doaz.
Eskualdetik hurbil, Behobian ere Bidasoa ibaiak gainezka egin du.