Keinu-Leihoak zikloko azken antzezlana abenduaren 15ean eskainiko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 13a, 08:30

Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren hamabosgarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Arrano elkartearen eta Lesakako Udalaren laguntzaz. Joan den asteburuko bi emanaldien ondotik, azkena, 4-9 urteko umeei zuzendua, abenduaren 15ean izanen dute Arranon. Igandean, 17:30ean, Arranon Uretako ipuinak antzezlana eskainiko du Eneritz Artetxek, 4 eta 9 urteko arteko neska-mutikoei zuzendua.

Behin,  itsasoaren erdian txipiroiak arrantzatzen nengoela, olatu txiki batek plastikozko botila bat ekarri zuen txalupa ondora. Ez da gauza arraroa, egunero batzen dut plastiko mordoa itsasotik zoritxarrez. Baina oraingo honetan botila hartzerakoan, barruan paper mordoa zegoela konturatu nintzen! Berehala ekin nion botila irekitzeari eta paperek zekartena irakurtzerakoan, ipuin mordoa zela konturatu nintzen... Uretako ipuinak ziren!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun