Lesakako abesbatzak Aiegin kantatuko du abenduaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 12a, 14:00
Lesakako abesbatzak Aiegin kantatuko du igandean.

Igandean, 12:00etako mezan abestu ondotik kontzertua emanen du

Igande honetan, abenduak 15, Lesakako Abesbatzak kontzertua eskainiko du Aiegiko San Martin elizan, 12:00etako mezaren ondotik. Mezan ere abestuko du. Oraingo honetan Camino de Santiago Abesbatzak gonbidatuta joanen dira lesakarrak. Izan ere, Aiegiko abesbatza honek urrian kontzertua eman zuen Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun