Imanol Elizasu piano-jotzaile ezagunak lagundurik kantatuko dute ekitaldi gehiena eta kanta batean Ioritz Mitxeltorena baztandar saxofoi-jotzailea izanen da protagonista. Hogeita hamartik goiti izanen dira bertara bilduko diren kantariak, bortziritarrak gehienak, baina baita baztandar eta iparraldetar zenbait ere. Ea iazko arrakasta lortzeko modurik duen 1996. urtean sortutako abesbatzak.