Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanen erakusketa zabalduko dute abenduaren 14an, larunbatean 12:30ean Iruñeko Kasino Berrian, Gazteluko Plazan. Egun horretatik hasi eta urtarrilaren 26ra arte izanen dira ikusgai.
Ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara eta igande eta besta egunetan, 12:00etatik 14:00etara zabalduko dute erakusketa-aretoa.