‘Aulki hutsak’ solasaldia eskainiko dute abenduaren 12an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 10a, 20:00
Bizitza, heriotza eta doluari buruz solastatuko dira ortzegunean Beralandetan.

Izarra Tanatorioak antolatuta, Mirentxu Goienetxe eta Ainhoa Arburua izanen dira hizlari ortzegunean 19:30ean Beralandetan

 

Urtero bezala Izarra Tanatorioan doluari buruzko Aulki Hutsak izeneko hitzaldia antolatu dute Beran. Abenduaren 12an, ortzegunean 19:30ean izanen da Beralandetan, Mirentxu Goienetxe eta Ainhoa Arburuaren eskutik.

Zer da Aulki Hutsa?

Eguberriak datoz eta normalean mahai baten inguruan elkartzen gara festak ospatzeko. Etxe guztietan dago aulki hutsen bat eta gaiari helduz, Aulki hutsak gogoratu eta omenaldi txiki honekin, bizitza, heriotza eta dolua gaiei buruz solastatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun