Berako Musika Eskolako entzunaldiak abenduaren12an hasiko dira

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 10a, 08:30
Abenduarean 18an eskainiko dute Eguberrietako kontzertua San Esteban elizan.

Eguberrietako kontzertua abenduaren 18an eskainiko dute San Esteban elizan

Isidoro Fagoaga udal musika eskolako kurtsoa hilabete beranduago hasi denez, biolin eta piano entzunaldiak gibeleratu egin dituzte. Hortaz, lehenbiziko entzunaldia trikitixa eta akordeoikoa izanen da, abenduaren 12an, ortzegunean. Abenduaren 16an biolin entzunaldia eskainiko dute eta abenduaren 17an piano entzunaldia. Entzunaldi guztiak Musika Eskolan 18:00etan izanen dira. Eguberrietako kontzertua abenduaren 18an eskainiko dute Berako San Esteban elizan, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun