Ibilbideari dagokionez, Merkatu plazatik (Altzateko parkea) abiatu eta Altzateko plaza, Altzate karrika, Eztegara karrika, Kanttonberri, San Jose zahar-etxea, Eztegara, Iturlandeta karrika, Foruen plaza eta Gernikako arbolaren zeharbidean barna ailegatuko dira Herriko Etxeko plazara. Euria eginen balu, Eztegara pilotalekuan eginen da ekitaldia 17:00etan. Ilunabarrean, helduak kalejiran ibiliko dira kantari, Gure Txokoak antolatuta.
Egun handia prestatzeko, abenduaren 11n, asteazkenean 19:00etan Musika Eskolan eginen dute kalejiran parte hartuko duten musikarien entsegua. Abenduaren 17an, berriz, abestien entsegua eginen dute gurasoek, haurrek eta Musika Eskolako trikitilariek eta panderojoleek, asteartean, 17:15ean Kultur Etxean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!