GURE TXOKOA | ARETO-FUTBOLA

Kopatik kanpo eta ligan behetik goiti dator Gure Txokoako areto-futbol taldea

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 4a, 12:00

Liga hasiera gorabeheratsua egin du Gure Txokoako areto-futbol taldeak, kopatik kanpo gelditu ondotik.

Berako taldea Gipuzkoako lehen mailan lehian ari da denboraldi honetan, eta kopatik kanporatu baldin bazuten ere, liga txukuna egiten ari da

 

Bigarren urtez, Gipuzkoako, lehen mailan ari da Berako Xuga-Gure Txokoa areto-futbol taldea. Denboraldi hasiern nahiko gorabehera izan dituzte. Hasteko, kopatik kanpo gelditu zen lehen kanporaketan Oiartzunen kontra galduta eta ligan ere kosta egin zitzaion martxa hartzea eta lehen garaipena lortzea. Jose Manuel Ramirez jokalari beteranoak aipatu digunez, «bortz jokalari berri sartu dira taldean eta horiek ere pixkanaka-pixkanaka egokitu behar izan dute jokora. Gainera, joko-sistema ere aldatu dugu eta denoi kosta zaigu, baina ari gara martxa hartzen eta emaitzak ere hobetzen joan dira».

Izan ere, kopakoaren ondotik, ligako lehen bi partidak ere galdu ondotik, lau jardunaldi egin dituzte galdu gabe, hiru irabazi eta bat berdinduta. Hortaz, sailkapeneko zulotik goitiko aldera begira daude dagoeneko eta liderra ere lau puntura bertzerik ez dute. Halere, kategoria handi honetan, maila mantentzea izanen dute helburu. Eta Leitzako Aurrerarekin jokatzen duten derbia ere partida berezia izaten dute.

 

GURE TXOKOA ARETO-FUTBOL TALDEA: GIPUZKOAKO LEHEN MAILA

  • Fernando GOMEZ COLINA / Bera
  • Igor PANDO ARAMENDI  / Bera
  • Sabino GOMEZ DOMINGUEZ / Bera
  • Ibai VALVERDE EXPOSITO  / Bera
  • Aitzol IRIZAR ARIZTIA / Bera
  • Jose Manuel RAMIREZ BURGUILLO  / Bera
  • Iñigo ZELAIETA ALONSO / Bera
  • Gorka RETEGI ERRANDONEA  / Bera
  • Joseba PEREZ CUEVA  / Bera
  • Jokin TELLETXEA REYES / Bera
  • Joel FREIRE GOMEZ  / Bera
  • Asier LEKUONA IRIARTE  / Bera
  • Iñaki GALARREGI  / Bera
  • Jon IRAZOKI ARANBURU  / Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun