Zinema emanaldi bikoitza abenduaren 7an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 18:00
16:30ean izanen da lehendabiziko emanaldia eta 18:00etan bigarrena.

Tantirumairu ikastolak eta Irain eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduan, bi egunetan filmak eskainiko dituzte. Heldu den larunbatean, abenduaren 7an, dute lehenbiziko hitzordua eta hilaren 29an hurrengoa. Batean zein bertzean Harriondoa kultur etxea izanen dute bilgune. Larunbat honetan 16:30ean haurrentzako Lego Film pelikula eskainiko dute; 18:00etan, berriz, 16 urtetik goitikoentzako Loreak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun