Udazkeneko bere laugarren maratoia egin du Bixente Igarzabal lesakarrak Valentzian

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 08:30
Marka ederra egin zuen Bixente Igarzabalek Valentzian eta maratoian duen bere denbora onenetik hiru segundora gelditu zen.

Berlinen eta Amsterdamen bezala, bi ordu eta 40 minutu baino guttiago behar izan zuen, eta bere marka onenetik hiru segundora gelditu zen

Abenduaren 1ean jokatu zen Valentziako 39. Maratoia. Beti Gazteko Bixente Igarzabal lesakarrak udazken honetako bere laugarren maratoia burutzea lortu zuen, marka onarekin gainera. Berlinen eta Amsterdamen bezala, bi ordu eta 40 minutu baino guttiago behar izan zituen 42,192 kilometroak osatzeko. Zehazki, bi ordu, 38 minutu eta 54 segundo, duela aste batzuk Amsterdamen egin zuen bere marka onenetik hiru segundora. Valentziako maratoian parte hartu zuten 25.000 korrikalarien artean 380. postua lortu zuen Igarzabalek eta M45 kategorian hemeretzigarren izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun