Benito Ansola Saria jaso du Oier Fuentesen 'Emisio etena' proiektuak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 2a, 19:00
Oier Fuentes saria jasotzen.

Gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztu ditzaten bidea zabaltzeko asmoz Euskaltzaleen Topaguneak bi urterik behin ematen duen Benito Ansola sariak bosgarren edizioa bete du. Aurten hiru proiektu aurreaukeratu dituzte eta horiek epaile eta publikoaren aitzinean aurkeztu ondotik Amancay Gaztañaga eta Lara Izagirrek osatutako epaimahaiak Oier Fuentesen Emisio etena proiektua aukeratu du. Arantzan kokatutako dokumental bat egiteko izanen da.

Fuentesek Lekeitiko Euskal Zine Bileraren 42. edizioan jaso du saria eta jaso duen bekari esker, filmea garatzeko aukera izanen du. Euskal Zine Bileraren 43. edizioan aurkeztu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun