Arantza, Igantzi eta Lesakan abenduaren 24an izanen dute besta eguna eta Etxalarren eta Beran abenduaren 31n. Arantzako eskolan, Etxalarko Eskola ttikian, Igantziko Barazarrean, Lesakako erabilera anitzeko aretoan (Koskontako bidea 7-2) eta Berako Beralandetan eskainiko dute Haur Txokoa, 10:00etatik 13:0etara.
Izen ematea Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 948 635036 telefonora deituz edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke abenduaren 19ra bitarte, 20 euroko kuota ordainduta.
Zer da haur txokoa edo ludoteka?
Haur Txokoa, haurrek beren denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat da, solidaritatean eta berdintasunean oinarritzen dena. Bidenabar, zerbitzu honen bitartez, gurasoei aukera bat ematen diete seme-alaben heziketa bateratu ahal izateko euren lanarekin edo denbora librearekin.