Burlatako San Blas abesbatzak kantatuko du Lesakan Nafarroaren Egunean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 29a, 18:00

Burlatako San Blas abesbatzak astearte eguerdiko meza ondotik kantatuko du Lesakako elizan.

Abenduaren 3an, asteartean 12:00etako mezaren ondotik San Martin elizan

 

Nafarroako Egunaren harira Nafarroako Gobernuak antolatutako emanaldien artean, Burlatako San Blas Abesbatzak emanaldia eskainiko du abenduaren 3an, asteartean 12:00etako mezaren ondotik Lesakako San Martin elizan. Burlatako abesbatza 1984an sortu zen eta gaur egun Miguel Irisarri da zuzendaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun